Atsedenik ez Zumaiako txirrindularientzat

Viveros San Antongo txirrindulariak belodromoan. /  VIVEROS SAN ANTON
Viveros San Antongo txirrindulariak belodromoan. / VIVEROS SAN ANTON

Bihar, scratcha eta puntuaketa lasterketetan hartuko dute parte

DV ZUMAIA.

Larunbat-igandez izan zituzten lasterketak Donostiako belodromoan Viveros San Antongo txirrindulariek. Larunbatean, challengeko bosgarren jardunaldian, emai-tzarik onena Aitor Agirrek lortu zuen, Tempo proban 10. sailkatuz.

«Taldeko guztien lana nabarmendu behar da Tempon bezala puntuaketan ere aurpegia eman baitzuten», adierazi du Arritxu Iribar kazetariak. «Lan txukuna egiten ari dira lau kadeteak. Hiru, gainera, lehen urtekoak izanik merito handia du egiten ari direna, ausart korritzen baitute», gaineratu du. Sailkapen nagusian ondoen kokatuta Kimetz Etxabe dago zazpigarren tokian.

Lau jardunaldi falta dira Challengea bukatzeko. Bihar scratcha eta puntuaketa lasterketetan lehiatu beharko dute Kimetz Etxabek, Aitor Agirrek, Roman Zabaletak eta Mikel Mancisidorrek; eta junior mailan Antton Tolosak (aurrekoan gaixorik, lasterketetara itzuliko da).

Joan den igandean, berriz, Gipuzkoako kopan parte hartu zuten. Taldeka jokatzen da eta 15 parte hartzailetik seigarren sailkatu ziren Viveros San Antongo ziklistak. Inoiz korritu gabeko lasterketak jokatu zituzten: keirin, taldekako abiadura, taldekako jazarpena, banakako jazarpena, etab.

«Lanak taldean banatu eta txukun ibili ziren, nabarmenduz Kimetz Etxabe keirineko finalerako sailkatu zela», dio Iribarrek. Errege biharamunean jokatuko da bigarren jardunaldia, non egun duten seigarren postua ontzen saiatuko diren. «Hori bai esperientzia aberasgarria izan zen txirrindulari gazte hauentzat».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos