Antzerki tailerrerako izen-ematea zabaldu du Musika eta Dantza eskolak

Iazko inauteriak. / S.U.

S. U. ZUMAIA.

Urtero bezala, antzerki ikastaroa antolatu du Txori Txiki Musika eta Dantza eskolak. Tailerra zortzi hilabeteko iraupena izango du, urritik maiatzera bitartean izango da, hain zuzen. Adinaren arabera hiru talde osatuko dira: 8-13 urte bitartekoentzat; 13-16 bitartekoentzat eta 16tik gorakoentzat.

Klaseak asteartetan eskainiko dira Ubillos jauregian eta Esti Curiel eta Inazio Tolosa aktoreak izango dira irakasleak.

Ikastaroaren inguruko azalpenak hilaren 26an egingo den ate irekien saioan emango dira: 8 urtetik gorakoentzat 17:15etan izango da, eta helduentzat, 19:00etatik aurrera.

Matrikulazioa, 29a arte

«Oso aberatsa iruditzen zaigu arte espresio desberdinen eskaintza luzatzea. Antzerkiko ikasleak eskolan egiten diren ekitaldietan parte hartzen dute, gainera: inauterietan, antzerki emanaldietan, jaialdi desberdinetan...», animatzen dute Txori Txiki Musika eta Dantza eskolatik.

Izen-ematea irailaren 29a arte izango da, Musika Eskolan (17:30-19:30 ordutegian) edo 943861183 telefono zenbakira deituz.

Fotos

Vídeos