Antzerki denboraldi berria ostiral honetan hasiko da

'Hozkailua' antzezlanaren une bat.
/AINHOA RESANO/HUTS TEATROA
'Hozkailua' antzezlanaren une bat. / AINHOA RESANO/HUTS TEATROA

Lehen saioa 'Hozkailua' izango da eta Oxford aretoan eskainiko da

SARA UTRERA ZUMAIA.

Ostiralean, hilaren 20an, hasiko da aurtengo antzerki denboraldia. Aurtengoan ere, Zumaiako Kultura sailak antzerki programazio zabala antolatu du abendura bitartean.

Lehen saioa Huts teatroaren 'Hozkailua' antzezlana izango da, 22:00etan, Alondegiko Oxford aretoan, Ander Lipus eta Patricia Urrutiarekin. Emanaldiaren izaera dela eta formatu txikia aukeratu da, eta ikusle kopurua mugatua izango da. Sarrerak turismo bulegoan daude salgai bost euroan.

Hurrengo emanaldia Ttantaka teatroaren 'Muxua' antzezlana izango da. Azaroaren 7an, 15:30etik aurrera, eskainiko da eta ikastetxeetako ikasleentzako emanaldi berezia izango da. Azaroaren 12an haurrentzako 'Cletaren ametsa' izango da, Gus Marionetasen eskutik eta 24an, berriz, 'Frida', Iris Teatroaren eskutik (gazteleraz).

Abenduan hiru emanaldi izango dira: 15ean, Tartean teatroaren 'Ez dok hiru', 23an, 'Go!azen' eta 29an 'Korrontzi Benefic' dantza ikuskizuna Zumaiako Astindu eta Mungiako Korrontzi dantza taldearen eskutik.

Fotos

Vídeos