Amoranteren kontzertua ostiralean San Telmo ermitan

Amorantek kontzertua eskainiko du ostiralean. /  FACEBOOK
Amorantek kontzertua eskainiko du ostiralean. / FACEBOOK

Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 5 eurotan

S.U. ZUMAIA.

Datorren ostiralean Amorantek kontzertua eskainiko San Telmo ermitan. Amoranteren atzean Iban Urizar dago, ezohiko musikaria. «Askotariko erreferentziak batuz iruditeria oso pertsonala osatzea lortu duelako, eta, ezohikoa, bestetik, apustu zintzo bezain zirraragarria delako berea, gutxitan antzematen den benetakotasuna dariolako bere jardunari», dio artistaren aurkezpenak.

Aldean dakartza gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta bestelako perkusio tramankuluak; bere berea du ahots tarratatua. Eta looper bat darabil, horiek guztiak behar bezala nahasteko.

Sarrerak salgai

Amorenteren kontzertua, 20:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude, bost euroan, Zumaiako turismo bulegoan (Sarreren kopurua mugatua izango da).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos