Amiantoari buruz hitzaldia, bihar Oxford aretoan

DV ZUMAIA.

Zumaiko Eskubide sozialen kartako taldeak hitzaldi bat antolatu du bihar, hilak 20an, 18:30etik aurrera Oxford aretoan. Amiantoari buruz izango da, hau da, eraikuntzan gehienbat erabilitako hainbat materialetan (teiletan, baldosetan, porlanean...) dagoen produktu toxiko eta hilgarria.

«Amiantoak berezitasun bat dauka: eragin kaltegarria ez da berehala sumatzen, urte asko igaro ondoren baizik, eta kaltetua edozein izan daiteke. Nahiz eta oihartzun handiena duten berriek amiantoarekin kontaktuan egondako langileen gaixotasunak eta heriotzenak izan, ezin alboan utzi askotan gure etxebizitzen eraikuntzan erabilitako materiala izan dela», azaldu dute hitzaldiaren antolatzaileek.

Osasunean, eta oro har, gaiak sozialki duen garrantziaz jabetuta, hitzaldian Jexux Uzkudunek gidatuko du, CC.OO sindikatuko kidea, osasun arloan eta bereziki amiantoarenean aditua.

Fotos

Vídeos