Alokairurako diru-laguntzen proposamena egin du EH Bilduk

DV ZUMAIA.

Alokairuko eta eman-tzipatzeko diru laguntzen proposamena egin du Zumaiako EH Bilduk. Proposamen honen helburua da zumaiarrei alokairua ordain-tzeko diru laguntzak ematea. Alde batetik, herrian alokairuaren aldeko apustua eta kultura sustrai-tzeko baina, batez ere, alokairuan bizitzeko aukera egiten duten herritarrei hautu horrek bizitza duina izateko duten eskubidea ez ukatzeko. «Etxebizitza eskubide unibertsala dela ulertzen delako, eta edozein pertsonaren bizi-proiekturako gakoetako bat. Diru laguntza hauek ez dituzte gizarte bazterkeria arriskuan dauden herritarrentzako jada indarrean dauden beste laguntza batzuk ordezkatuko», azaldu dute EH Bildutik.

Proposamena Udaleko erregistroan sartu dute, plenoan eztabaidagai izan dadin. «Hemendik plenora egin bitartean, herritarrekin bilera ireki bat egingo dugu, proposamen hau azaltzeko eta beraien ekarpenekin osatzeko». Bilera irekia bihar, asteazkena, egingo da 19:00etan Alondegian.

Udalean ordezkaritza daukaten beste alderdi politikoekin ere adostu nahi dute gai hau. «Hala ere, neurria aurrera aterako bada eta zumaiarrek laguntza jasoko aukera izango badute, ezinbestekoa izango da uztaileko plenoan EAJk eta PSE-EEk kontra ez bozkatzea. Saiatuko gara beraiekin adosten, eta espero dugu bi alderdi horiek ere zumaiarren aldeko erabakiei ematea lehentasuna neurri honekin, proposamena nork egin duen begiratu gabe», gaineratu du taldeak.

Fotos

Vídeos