Alokairurako diru-laguntzen ordenantza aldatzeko eskatu du Zumaiako EH Bilduk

Aldaketa hori elkarlanean egingo dutela erantzun dio Udal Gobernuak

DV ZUMAIA.

Zumaiako EH Bilduk adierazi du alokairurako diru laguntza ez dela eraginkorra orain dagoen bezala. «Zumaiar asko laguntzak eskuratzeko aukerarik gabe uzten ditu EAJ-k proposatu, eta EAJ-k eta PSE-EEk berak onartutako ordenantzak; agerian geratu da gabezia hori 2017ko lagun-tzetan», azaldu dute EH Bildutik. Horregatik, diru gehiago bidera-tzea, «EAJk eta PSEk egin eta onartu duten bezala 2018ko aurrekontuetan, ez da nahikoa, ordenantza beraren mamia aldatu ezean».

Horregatik, aldaketa egiteko eskatu dio Udal gobernuari Gaztedia batzordean, «eta aldatuko dutela erantzun digu, eta gainera, elkarlanean egingo dugula aldaketa», gaineratu du taldeak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos