«Alokairua laguntzeko, ordenantza zuzentzea da aukera eraginkorrena»

DV ZUMAIA.

Bukatu berri da Zumaiako Udalean alokairurako lagun-tza eskatzeko epea. Testuinguru horretan, EH Bildutik honakoa nabarmendu nahi du: «EAJk lagun-tza horiek jasotzeko jarritako muga eta baldintzak ez datoz bat gaur egungo Zumaiako errealitatearekin». Hori dela eta, zumaiar asko laguntza horiek jasotzeko aukerarik gabe gelditu direla uste dute. «Propaganda hutsean ibiltzeak baditu bere arriskuak, eta zumaiarrak benetan laguntzea baldin bada asmoa, baldintzek errealitatearekin bat etorri behar lukete. EH Bildutik aurkeztu genuen proposamenean horrela zen, eta EAJrenean ez. Orain jakingo dugu benetan EAJren ereduarekin jendea kanpoan gelditu dela ziurrenik, eta ondorioz eredu hori ez dela eraginkorra», adierazi dute.

EAJk 30.000 euro bideratu zituen laguntzetara, eta EH Bildutik «gutxiegi» zela adierazi zuten. «2018rako aurrekontu zirriborroan, EAJk berak bere akatsa aitortzen du, eta datorren urterako 60.000 eurora igoko du kopurua». Ordenantza bera zuzen-tzen ez bada, kopurua igotzeak ez duela zentzurik pentsatzen dute: «baldintzak eta mugak ez datoz bat Zumaiako egoerarekin, eta beraz, diru gehiago bideratu arren, diru hori ez da zumaiarrengana iritsiko, laguntzak eskatzeko aukeretatik kanpo daudelako».

«Hasieratik ondo egiteko aukera eman genion udal gobernuari: gure eredua aurkeztu genuen ba-tzordean, erabat irekia, eztabaidatu, aldatu eta beste alderdiekin adosteko asmoarekin. Baina gure eredua entzun nahi izan gabe, EAJk egoskor bere eredua inposatu zuen. Orain ikusiko da ez dela eraginkorra, eta zuzendu egin beharko luke udal gobernuak ordenantza aldatu eta benetan zumaiarrak lagunduko dituen eredu bat eskaintzeko». «Borondate kontua da zumaiarren alokairua benetan laguntzea, eta EAJk, oraingoz, ez du borondate hori erakutsi».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos