Borrar
Algorrin egiten ari diren lanen aurkako manifestazioa egin zen ostiralean. SARA UTRERA
Algorrin egiten ari diren  lanen aurkako protestak

Algorrin egiten ari diren lanen aurkako protestak

SARA UTRERA

ZUMAIA.

Domingo, 27 de mayo 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Telmo eta Algorri bitarteko zatian egokitzapen hasi zituen aurreko astean Gipuzkoako Foru Aldundiak. Oso intentsitate baxukoak izango direla, eta, gehienez, eskuzko tresneriarekin egingo direla azaldu zuten pasa den otsailean egindako bileran. Besteak beste bide zidorretako lohi-uneak saneatu, jaitsierako jauziak mailakatu eta ibilia zakartzen duten harri-azaleratzeak leuntzen hasi dira. Horrez gain, bideak egokitu ostean, nolabaitekoko mugarriak jarriko dira. Mugarri horien bidez, oinezkoen segurtasuna bermatu eta gehiegi zapaltzen diren eremuak babestea da helburua eta horretarako, hainbat bidexka erabileratik kanpo utzi nahi dira.

Lan hauek direla eta, herritar askok haserrea eta desadostasuna adierazi dute. Horregatik, ostiralean, Beheko Plazatik Algorrira manifestazioa egin zuten. «Algorriri agur esatea nahi dute, bere xarma ahaztu eta ezer pasako ez balitz bezala jarraitzea, eta sinestarazi nahi digute lan hauek onuragarriak direla bai Algorrirentzat, baita denontzat ere. Guk aldiz turistentzat egokitutako alfonbra gorria dela uste dugu», adierazi zuten Algorrin eginiko irakurketan. «Bisitariek dena eroso, atsegin, segurtasun bermeekin eta eder aurki dezaten. Zumaiarrok, aldiz, uko egin behar diogu urte luzez lasaitasun eta energia iturri izan den leku kuttunari».

Azken urteetan herriaren aukera eta gaitasunaren gainetik dagoen turismo eredu bat ezarri dela diote; «ez soilik autoen aparkalekuei begira, herritarron egunerokotasunean ere eragiten duten neurriak hartu dira, eta horietan ere, turistak izan dira lehentasun», zioten, eta gaineratu zuten: «Algorriko lan hauek horren adibiderik onena dira. Ardantza auzoko familiak Udalarentzat bigarren mailako zumaiarrak diren bitartean, bertako altxor handiena turistei saltzen diete, kanpora begirako irudi polita emanez, barrua usteltzen ari den bitartean».

«Zumaiako Udalari nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiari galdetzen diegu, ea benetan hau den 'esku-hartze txikia'. Zer izango da hurrena, bertarainoko bidea egokitzea, Toledotik datozen autobusak urertzeraino iristeko? Coca-colaren toldoak jartzea?», galdetzen dute. Hauen ereduarekin bat egiten ez dutela adierazi dute, «ez orain ez lehen, eta Algorri zuen eskuetan utzi aurretik, herriarena dena babestuko dugu. Ez gaituzue engainatuko, turismo eredu hau herriarentzat onuragarria dela iritzita. Turismo masiboari eta espekulazioari Stop! Herriak planto!», gaineratu zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios