Jai Alai World Tour Open jaialdia bihar iluntzean Aitzuri pilotalekuan

Gotzon Enbil, Aitzurin. / S.U.

Olharan-Lopez eta Egiguren -Enbil bikoteek jokatuko dute elkarren aurka profesional mailako partida. Hitzordua 20:00etan hasiko da

SARA UTRERAZUMAIA.

Jai Alai World Tour Open jaialdia jokatuko da bihar, ostirala, Aitzuri pilotalekuan. Olharan-Lopez eta Egiguren-Enbil bikoteek jokatuko dute profesional mailako partida.

Partida nagusiaren aurretik, afizionatu mailako norgehiagoka jokatuko dute, Zumaiako Gorostolak eta Ekaitzek Donostiako Alberro anaien aurka. Azken hauek Madrilen jokatutako Espainiako txapelketa irabazi zuten aurreko asteburuan Zumaiaren kontra.

Sarrerak salgai

Jaialdia 20:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude Lubaki kiroldegian, 12 euroan eta egunean bertan frontoiko leihatilan ere eros daitezke, 19:30ean.

Aurreko txapelketetan bezala, bi partiden artean marmitako platerka bana eskainiko zaie partida ikustera doazenei. Horrekin batera, Etxetxo txakolina edo Tximista sagardoa ere eskainiko da.

Fotos

Vídeos