Abizenak euskaraz jartzeko kanpaina antolatu du Udalak

Abizenak euskaraz jartzeko kanpainaren aurkezpena. / UDALA
Abizenak euskaraz jartzeko kanpainaren aurkezpena. / UDALA

Ekimenaren helburua da abizenen grafia euskarara aldatu nahi duten lagunei horretarako erraztasun eta aukera eskaintzea

DV ZUMAIA.

Aspaldidanik dago abizenak euskaraz jartzeko aukera indarrean eta aukera hori ezagutzera eman eta bultzatzeko, Zumaiako Udalak kanpaina bat antolatu du, Euskararen Aholku Batzordearen ekimenez eta UEMArekin elkarlanean, hala nahi duenak, bere abizena euskaratzeko aukera izan dezan.

Horretarako jarraitu beharreko pausoak uste baino errazagoak dira. Interesdunek Bake Epaitegira joan beharko dute (Kantauri plaza 6) eta honako agiriak aurkeztu bertan.

Errolda-agiria: udaletxeko harreran ematen dute (Foruen enparan-tza 1); NANaren fotokopia (adin txikikoa izanez gero, gurasoena ere bai); Familia-liburuaren fotokopia (seme-alabarik izanez gero, haienak ere aldatzeko). Hitzez hitzeko jaio-tza-ziurtagiria: Zumaian jaioa bazara, Bake Epaitegian bertan emango dizute.

Horrez gain, Bake Epaitegian emandako eskaera-orria bete eta sinatu beharko dute. Behin horiek guztiak eginda, epaitegian bertan egingo da aldaketa prozesu guztia eta doakoa izango da.

Argibide gehiago

Informazio gehiago jaso edota gaiaren inguruko zalantzak argitzeko, ohiko galdera-erantzunak eskura izango dira www.zumaia.eus webgunean. Halaber, argibide gehiago jasotzeko, interesdunek Bake Epaitegira deitu ahal izango dute zuzenean, goizez (943 860 067) edo euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera idatzi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos