Abian da Julene Azpeitia 30. ipuin lehiaketa

Julene Azpeitia XXX. Ipuin Lehiaketako kartela.
Julene Azpeitia XXX. Ipuin Lehiaketako kartela. / UDALA

Lehiaketaren helburua literatur sorkuntza bultzatzea daLanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du, eta idatziak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da

DV ZUMAIA.

Aurten ere Zumaiako Udalak martxan jarri du dagoeneko Julene Azpeitia 30. ipuin lehiaketa. Urtero bezala lehiaketak helburu du parte-hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzea.

Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri arteko luzera izatea dira. Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak, ezta beste lehiaketaren batean saririk jaso edota literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak.

Idazlanak onartuta izateko izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen- abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa eta NAN agiriaren fotokopia.

Lanak udaletxean (Helbidea: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen enparantza 1, 20.750 Zumaia) edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira euskara@zumaia.eus helbidean.

Edozein kasutan, idatziak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da.

Sari banaketa

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa eta honen baitan, hiru sari banatuko dira. Lehen saria 3.000 eurokoa izango da; bigarren saria 1.500 euro eta Zumaiako onenaren saria berriz, 1.000 euro.

Lehiaketan parte hartzeko oinarri eta baldintzen informazio gehiago, www.zumaia.eus udal webgunean izango dira eskuragarri interesdunek.

Fotos

Vídeos