Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zumaiako III. Dantzari Txiki Egunaren aurkezpena.
Zumaiako Dantzari Txiki Eguna, bihar

Zumaiako Dantzari Txiki Eguna, bihar

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, 185 gaztetxo inguru elkartuko dira

SARA UTRERA

Sábado, 3 de junio 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal dantzez goza-tzeko aukera izango da bihar Zumaian, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna ospatuko baita bihar herrian.

Zumaiako dantzariez gain, Lesakako, Urretxuko eta Getariako eskoletako haurrek hartuko dute parte. Guztira, 185 haur elkartuko dira biharko ekitaldian. Hamaiketakoaren ondoren, 11:15ean desfilea egingo dute herriko kaleetan zehar, Kantauri plazatik hasita eta bi multzotan banaturik: batetik Zumaiako 95 ikasleak eta bestetik Tantirumairu, Lurra eta Gure Txeru eskoletakoak.

Kalejiran geldialdiak egingo dituzte, besteak beste: Beheko plazako Txurre kioskoaren aurrean, parrokiaren aurrean, Ardantzabideko plazan eta Itzurungo hondartzan. Ondoren, Erribera kalean elkartuko dira eta handik Beheko plazaraino joango dira denak batera Beheko plazaraino, 12:45ean, dantza saioa egiteko. (Eguraldi txarra egingo balu, emanaldia kiroldegian egingo litzateke). Zumaiako dantzarien etxeetan bazkaldu ondoren, 16:30ean, Zumbalain dantza festa izango dute.

Txori Txiki Musika eta Dantza eskola duela hamar urte hasi zen euskal dantzak irakasten, dantza estilo hau herrian berreskuratzeko eta indartzeko helburuarekin. «Arrakasta handia du gaur egun. Hilabete honetan ikastaro gisa izango dugu Zumaian eta Oikian eta dagoeneko jende asko dago izena emanda. Beraz, oso pozik gaude», azaldu du Sofia Oriak, Txori Txiki eskolako zuzendariak.

Urtetako hutsunearen ondoren, orain dela hiru urte Zumaiako Musika eta Dantza eskolak Dantzari Txiki eguna berreskuratu zuen. Aurten, Txori Txikiko ikasleak Oiartzungo, Lesakako eta Beasaingo Dantzari Txiki Egunetan hartu dute parte eta Zumaiakoa izango dute azkena.

Bestetik, haur zumaiarren beste dantza emanaldiak ikusteko aukera izango da egunotan: ekainaren 14an, dantza emanaldia Odietan; ikasturte amaierako jaialdian edota San Juan Gueko ekitaldian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios