Borrar
Musika Eskolako flautistak.
Musika Eskolako flautistak, Bilboko Musikaldia jaialdian

Musika Eskolako flautistak, Bilboko Musikaldia jaialdian

S. UTRERA

Sábado, 20 de mayo 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, Euskal Herriko Musika Elkarteak bi urtetik behin ospatzen duen musika festan parte hartuko dute Zumaiako Musika Eskolako flautistek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 46 eskoletako 3.800 ikaslerekin batera Bilbon izango dira eskoletan egiten den lana erakusten.

Goizeko 10:00etan hasiko da 'Musikaldia 2017'. Hasierako ekitaldia Gasaren plazan egingo da, udaletxe parean. Bertan parte hartuko duten eskolei oroigarri bat eman eta Imanol Urbieta pedagogo eta haur kanta ugariren egile zarauztarrari omenaldi txiki bat egingo zaio.

10:30ean 'Abian da Festa' abestia estreinatuko da, Musikaldian parte hartuko duten musikariekin. Ondoren, Areatzako kios-kotik hasita, kalejira desberdinak irtengo dira Musikaldian egongo diren eszenatoki desberdinetara. Zumaiako ikasleek Arriaga Plazan dute hitzordua 12:25ean. Bertan Azpeitiko ikasleekin batera hiru kantu eskeiniko dituzte: Train taldearen 'Drive By', Adelen 'Rolling in the Deep' eta Lenkaren 'The Show'.

Bestetik, bihar, Musika eta Dan-tza Eskolako ikasleek Beasaingo Dan-tzari Txiki Egunean hartuko dute parte. Desfilea 11:30ean hasiko da. Ondoren, San Martingo Plazan dantzarien bilkura egongo da eta bazkalostan dantzaldia izango dute, Gernika pasealekuan, Modestoren eskutik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios