Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Garazi Bergara, ezkerrean.
Garazi Bergara txirrindularia, Gipuzkoako azpitxapelduna

Garazi Bergara txirrindularia, Gipuzkoako azpitxapelduna

DV

Viernes, 19 de mayo 2017, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Garazi Bergara Gipuzkoako azpitxapeldun gelditu da alebin mailako Gipuzkoako txirrindulari-tza txapelketan. Ataunen aurreko larunbatean zirkuito oso tekniko, eta erritmo aldaketa asko eskatzen zuen batean leihatu zen txapelketa. Neskek finalak jokatu zituzten zuzenean eta alebinetan 11 izan ziren parte hartzaileak, hiru nabarmenduz. Lasterketa erdia buruan egin zuten Malena Rodrigezek, Garazi Bergarak eta Arane Perezek; hiruretatik kilometro askotan ardura Zumaiako txirrindulari elkarteko-Viveros San Antongo Garazi Bergarak eraman zuen eta azkenean, esprintean, Arane Perezek aurrea hartu zion. Zumaiarrak bigarren sailkatu zen «baina lasterketan aurpegia emanez eta aginduz, eta kirolean adin honetan hori da garrantzitsuena, beraz bere zuzendaria Joseba Larrañaga harro zegoen txirrindulari gazteak egindako lanaz», dio Arritxu Iribarrek. Infantil mailan 15 parte hartzaileren artean Maddi Etxabe oikiarra 10. sailkatu zen, lasterketa pelotoian eginez, hori bai gogotik sufrituta eskuin horkatila minduta zuelarik.

Mutiletan alebinak hiru sailkapen lasterketa jokatu zituzten eta Anuek Gojenola finalerako gelditu zen, bertan 43 txirrindulariren artean 30. sailkatu zen, beti pelotoian segtizea lortu zuelarik. Lehen urteko ziklistarentzat lorpen handia. Kimetz Etxabe eta Aitor Agirre infantilek eroso sailkatu ziren finalerako eta azken lasterketan: Etxabe 8. sailkatu zen eta Aitor Agirre 14. «Benetan bikaina bi txirrindularien jarrera karreran». Datorren asteburuan Errenterian dute hitzordua alebin eta infantilek.

Kadete mailan, Abadiñon, Antton Tolosak amaitzea lortu zuen 99.a izan zen; Viveros San Antongo bigarren kideak, Mikel Manzisidorrek denboraldiko lasterketarik onena egin zuen eta 15 km faltan behartu zuten antolatzaileek lasterketa uztera. Oso karrera ona izan zen bien-tzat. Datorren igandean Ataunen izango dute Gipuzkoako egutegiko lasterketa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios