Borrar

Inda-Mendiren sanpedrotako irteera ekainaren 29an izango da

Guadarramako mendilerroa ezagutzeko irteera izango da aurtengoa. Izena emateko epea ekainaren 12an amaituko da

SARA UTRERA

Domingo, 14 de mayo 2017, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Inda Mendi mendi bazkunaren sanpedrotako irteera ekainaren 29an izango da. Aurreko urteotan Pirinioetara joan dira, aurten, ordean, Guadarramako mendilerroa ezagutzeko irteera antolatu du taldeak.

«Badira urte batzuk inguru horietara joan ginela, baina, eguraldi txarra zela eta, ez genuen egin pentsatutakoa. Ea aurten zorte gehiago dugun eta aurrikusitakoa betetzen den», azaldu dute Inda Menditik. Plana honako hau da: ekainaren 29an, goizeko 8:00etan aterako dira Segoviako hiriburura bidean, eta han ordu libre batzuk izango dituzte hiria ezagutzeko (bazkaria norberaren kontura). Ondoren, Cercedillako ostatura joango dira.

Hurrengo egunean lehen ibilaldia egingo dute: Cotosetik irten, Peñalara mendia igo (2.428 metro) eta Granja de San Ildefonsora jaitsi. Larunbatean beste irteera bat egingo dute: Navacerradatik atera, Maliciosa (2.227 metro) eta Cabeza de Hierro Mayor (2.381 metro) mendiak igo eta berriro Navacerradara itzuli. Azken egunean etxerako itzulera izango da. Bueltako bidaian, Lerma herrian geratuko dira, jatetxe batean bazkaltzeko.

Egun guzti hauetan, Cercedillako ostatu batean egongo dira, pentsio erdian. Prezioak honako hauek izango dira: Bazkideentzat 210 euro eta bazkide ez direnentzat 225 euro. Prezio honetan ostatua, bidaia eta azken eguneko bazkaria sartzen dira. Mendian ibiltzeko janaria norberak eraman beharko du. Izena emateko epea ekainak 12ra arte izango da. Beti bezala, diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da (izena jarri ahaztu Gabe). Agiria, Goiko estakoan utzi behar da edo bestela emailez bidali indamendi1@gmail.com helbidera.

El Zumaiako F.T. comunica que ya se ha abierto el plazo de inscripción de la Escuela de Fútbol. Los niños y niñas nacid@s en los años 2009, 2008, 2007 y 2006 podrán inscribirse en las oficinas del club, en el campo de fútbol Aita Mari, antes del 30 de junio. En esta temporada que finalizará en breve, la Escuela de Fútbol ha contado con la participación de 175 niños y niñas. Se mantiene el mismo precio que la temporada anterior.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios