Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zumaian eskainiko den 'Sweeney' obraren une bat.
'Sweeney' antzezlana taularatuko du gaur Eromen taldeak Aita Mari aretoan

'Sweeney' antzezlana taularatuko du gaur Eromen taldeak Aita Mari aretoan

'Sweeney Todd' musikal ezaguna oinarri hartuta, Amancay Gaztañagak egokitu du

DV

Viernes, 12 de mayo 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Sweeney' antzezlana taularatuko du gaur Eromen taldeak, 22:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan ikusleen saria eskuratu zuen iaz 'Sweeney' komedia beltz musikalak. Stepehn Sondheimen 'Sweeney Todd' musikal ezaguna oinarri hartuta, Amancay Gaztañagak euskaratu, egokitu eta zuzendu egin du. Aurpegi askoko artista da Amancay zestoarra, Zumaian sabel dan-tza ikastaroak eman ditu batez ere, baina mila saltsatan aritzen da: musika (Grises taldean), antzerkia ('Soinujolearen semea', besteak beste), antzerki eskola, etab.

Oraingoan Zestoan ikasle izandako Zumaia, Zestoa eta Azpeitiko antzezleekin egindako lana dakar. Oholtza gainean eta zuzeneko musikarekin kantuan, honako aktore hauek egongo dira: Eider Iturralde, Goizane Barroso, Lorea Alberdi, Mirari Astorkia, Mireia Galarza, Amaia Odriozola, Maialen Kortadi, Edurne Errasti, Maider Arsuaga, Estitxu Elduaien, Erika Olaizola, Anne Uria, Inma Izeta, Xanti Arrizabalaga, Mikel Ibarguren, Ainhoa Casina, Juan Alberto Gaztañaga, Ekain Ibarguren, Maria Blanco eta Manolo Gaztañaga. Sarrerak 5 eurotan daude aurrez salgai turismo bulegoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios