Diario Vasco

'Laburbira' film laburren zirkuitua, bihar Aita Mari zine aretoan

Ostarrena taldeak eta Baleikek elkarlanean antolatuta, eta Korrika Kulturalaren barruan, euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango da Zumaian. Topaguneak bultzatutako zirkuitua da 'Laburbira', eta Zumaiako Udalak babestu du emanaldia.

Bihar, asteazkena, izango da saioa gaueko 22:00etan, Aita Mari zineman. Sarrera 2 eurokoa izango da, eta Baleikeko bazkideek doan sartu ahal izango dute, txartela erakutsita.

Aurten zortzi lan ikusteko aukera izango da, ordu eta laurden iraungo duen saioan. Film laburren zuzendariei dagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egiten du Laburbirak: 'Azken Saskia' (Oier Fuentes); 'Beti bezperako koplak' (Ageda kopla taldea); 'Ohesa' (Alejandro Díaz Castaño); 'Elemakarrak' (Ibon Iza); 'Jalgi' (Eki Pagoaga); '280º' (UDA films); 'Euspot lehiaketako spot onenak eta 'Hilketa' (Kepa Sojo).

Filmei buruzko argibide gehiago topagunea.eus/laburbira helbidean aurki daiteke. Berrikuntza bezala, lehiaketa izango da aurten. Ikusleen artean, landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko dute. Parte hartzeko webgunean sartu eta Laburbira 2017 ikusleentzako lehiaketa atalean sartu behar da, eta galdetegia eran-tzun.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate