Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo

Juan Mari Beltranen 'Euskal kontzertu didaktikoa' gaur, Oxford aretoan

PPLL

Viernes, 17 de marzo 2017, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Juan Mari Beltran musikariak Euskal Herriko abestiaren inguruko kontzertu didaktiko eskainiko du gaur, 19:00etan, Oxford aretoan. Emanaldi honetan, Euskal Herriko musikaren kantu, doinu, dantza eta soinutresnen hotsen bitartez Euskal Herriko musikaren zenbait alderdi erakustea dugu helburu.

Kontzertuan zehar 'Euskal Herri Musika'-ren barneko alderdi batzuetara hurbilduko dira eta Euskal Herriko zenbait eskualdetako ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiliak izan diren soinu-tresnak eta musikak entzun ahal izango dira. Ander Barrenetxea txalapartaz eta perkusioarekin laguntzen dio, eta Errege Belda akordeoiaz.

Besteak beste, txalapartaren bi joera tradizionalak eskainiko ditu: Urumea aldeko ttakun ttan ttakun eta Bidasoa eta Gipuzkoaldeko tobera-metalezko txalaparta. Zuberoako bi inguruetako musika; baserrietako giroan jotzen zen tronpa edo musukitarra; txistu eta danbolina. Euskal Herriko danbolin-jotzaileek mantendu duten dantza doinu errepertorioko eskualde ezberdinetako ale batzuk eta albokaren erromeria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios