Diario Vasco

Uxategia eta Ubilloseko entsegu lokalak erabiltzeko izen-ematea bihar zabalduko da

Udalak bost areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean musika taldeen entseguetarako erabiltzeko.

Lokalen erabilpena zuzen-tzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmena du Udalaren kultur sailak, horretarako erabakitako araudi baten arabera lokalen lagapena kudeatzeko.

Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere, ezinbestekoa da izena ematea. Lagapenak urte baterako balio du beti ere.

Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu: Uxategiko lokalak erabiltzeko 50 euro urtean ordaindu beharko dute kide bakoitzeko eta Ubillos atzeko lokalak, 10 euro urtean kide bakoitzeko. Beraz, honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak...) deialdi bat egiten zaie kultur sailarekin harremanetan jartzeko.

Aurkezteko epea bihartik, hilaren 13tik 31ra izango da eta izen-emate orria beteta, taldekideen nortasun agirien fotokopiak eta Dardarako kontu korrontoean kuota ordaindu izanaren agiria aurkeztu beharko dira. Kontu korronteko zenbakia honako hau da: 2095 5174 95 10 74 75 1768. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero Alondegia kultur etxean, kultura@zumaia.eus edo dardarazmk@gmail.com helbidera idatziz edo 943.86.10.56 telefonora deituz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate