Borrar
Aste honetan izandako erasoa salatu zen asteazkeneko kontzentrazioan.
«Emakumeon bizi-baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dugu»

«Emakumeon bizi-baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dugu»

DV

Viernes, 10 de marzo 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Berdintasun Foroak eta Udalak deituta, asteazken arratsaldean, Emakumearen Nazioarteko Egunean, kontzentrazioa egin zen Saregileen plazan. 'Berdintasuna feminismotik eraiki' lelopean, Zumaian gertatutako eraso sexista salatu, 2017. urte honetan tratu txarrak jasan dituzten emakumeak gogora ekarri eta erailketa gehiago ez izatea eskatu zuten.

«Erailketak, zalantzarik gabe, sistema patriarkal honen aurpegirik bortitzena dira. Baina, injustiziak, erasoak, egunero ematen dira mila motatan, eta bai, gugandik oso gertu gertatzen dira. Horren adibide da, atzo bertan Zumaian gertatutako erasoa», azaldu zuten manifestu baten bitartez.

Krisi ekonomikoaren alderik bortitzena emakumeek jasaten dutela gogorarazi zuten: «krisiaren ai-tzakipean lanpostuan suntsitu dira edota batik bat emakumeek egiten dituzten lanak izan dira sektorerik prekarizatuenak: nagusien zainketa edota garbiketa-lanak. Bai, halaxe diote inkestek, emakumezkoen soldatak gizonezkoenak baino %36 baxuago izaten jarraitzen dute», Egoera latza honen aurrean, emakumeen bizi-baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dutela adierazi zuten.

«Asko dugulako irabazteko, eta elkarrekin bide hau egitea zoragarria delako! Guk ez dugu ahazten zergatik ospatzen dugun Martxoaren 8a». Hain zuzen ere, Estatu Batuetako textilaren fabriketan lana egiten zuten milaka emakumek ekindago grebaren omenez gorde da eguna. «Historian zehar, milaka emakume borrokalarik erakutsi digute, gure eskubideak erre ke erre lan eginda lortzen direla, eta halaxe jarraituko dugu!», adierazi zuten.

Amaitzeko, berdintasuna feminismotik eraikitzen jarraituko dutela azpimarratu zuten. «Feminismoa, itxaropen iturria delako, eta milaka eta milaka emakume garelako gaur munduan ukabilak estututa dantzan ari garenak. Gora bizi-tza duinak, eta gora borroka feminista!».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios