Diario Vasco

Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak, hilaren 16an salgai

Pirritx eta Porrotx, 27an
Pirritx eta Porrotx, 27an
  • Interesdunek Oxford aretoan eta Aitzuri pilotalekuan erosi ahal izango dituzte eta hilaren 17an, aldiz, Alondegiako lehen solairuan

Hilaren 27an Pirritx eta Porrotx Zumaian izango dira etxeko txikienei zuzendutako emanaldia eskaintzeko. Pailazoek umeen artean duten arrakasta ikusirik, Udalak urtero bi emanaldi antolatzen ditu Maria eta Jose antzokian. Aurten 15:00etan izango da lehena eta 17:30ean bigarrena.

Sarrerei dagokionez, orain arte bezala salmenta puntu bakarra jarri ordez, herritarren eskaerari eran- tzun eta sarrerak eskuratzeko ahalik eta erraztasun gehien emateko, aurten bi puntu ezberdinetan jarriko dira salgai, Oxford aretoan eta Aitzuri pilotalekuan, hain zuzen. Honenbestez, datorren ostegunean, hilaren 16an, interesdunek bi kokaleku horietan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak arratsaldeko 17:00etatik 18:30era bitartean.

Eta egun horretan sarrerarik eskuratu ezin izan dutenek, hilaren 17an, ostiralean, izango dute bigarren aukera, orain arte, urtero geratu baitira sarrerak salgai bigarren egun baterako. Horiek Alondegiako lehen solairuan soilik eskuratu ahal izango dira, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 18:30era, guztiak agortu arte. Sarrerak 6 euro balioko ditu eta gehienez, pertsonako 6 erosi ahal izango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate