Diario Vasco

Zumaiako lau traineruak, gaur Orioko Jaitsieran

Gaur jokatuko da neguko estropada garrantzitsuena: Orioko traineru jaitsiera. 78 talde daude izena emanda maila guztiak kontuan hartuta, eta 1.200 arraunlarik egingo dute arraun.

Zumaiak lau traineru izango ditu uretan, dituen laurak: emakumezko seniorrena, eta gizonezkoetan beteranoak, eta seniorretako biak. 16:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka ariko dira talde guztiak. Mailaren arabera, ibilbidearen luzera aldatuko egingo da.

Zumaiako traineruen irteerako ordua hauxe da: Beteranoak 16:23ean, Emakumezko seniorrak 16:32ean; Senior gizonezkoen Zumaia B ontzia 16:47ean eta Zumaia A ontzia 17:02ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate