Diario Vasco

'Euskal Herriko inauteriak' kalejira antolatu du Musika Eskolak hilaren 24rako

'Euskal Herriko Inauteriak' kalejirako antolatzaileak eta parte-hartzaileak.
'Euskal Herriko Inauteriak' kalejirako antolatzaileak eta parte-hartzaileak. / SARA UTRERA
  • Zazpi geldialdi egingo dira, Euskal Herriko zazpi probintzien inguruko pertsonaia, musika eta dantzak eskainiz

¡La diversión está segurada!

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección para hombre y mujer

Hasta 90%

Gran variedad en alfombras de diseño

Hasta 80%

Relojes de pulsera de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Completa tus looks con complementos urbanos a precios increíbles

Hasta 90%

Homewear para hombre y mujer

Hasta 70%

Marca española en moda pre-mamá

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Diversión para todas las edades!

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Azken hamar urte hauetan Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak antolatutako ikuskizunarekin hasi dira Zumaiako inauteriak. Lantzeko Inauteriak, Piratak, Asterix eta Obelix, zirkoa, mamu festa edo Erdi Aroan murgildu ondoren, aurten Euskal inauteriak izango da hilaren 24ko musika eskolak antolatutako ekitaldiaren gaia.

Euskal Inauteriak zazpi probin-tziak landuko dituen kalejira izango da. Ibilaldian zazpi geldialdi egingo dira eta bakoitzean probintzia bakoitzaren musika, dantza eta pertsonaia baten inguruko antzerkiak eskainiko dira. Kalejira Ubillos jauregian hasiko da, 18:30ean, eta geldialdiak Foruen Enparantza, San Juan Iturri, Kofradia, Erribera Kalea, Beheko Plaza eta Odieta frontoian izango dira.

Musika eta dantza eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek , Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMB); Bertso Eskolako ikasle eta irakasleek, Ander Hormazuri eta Juan Luis Blancok (txalaparta jotzen) antzerki tailerreko ikasleek, Inazio Tolosa, Esti Curiel, Goizeder Iturain eta Telmo Irureta aktoreak hartuko dute parte hilaren 24ko kalejiran.

«Hamar urte hauetan antolatutako jaialdien balorazioa oso positiboa da. Lan handia egiten dugu eta umeak bizi egiten duten modua eta ekitaldirako duten motibazioa izugarria da. Musika eskolako inauteriak ohitura bat bihurtu da ikasleen-tzat. Gai asko landu ditugu: musika, kultura, dantzak... Pedagogikoki oso interesgarria da ere», adierazi du Sofia Oriak, Txori Txiki eskolako zuzendariak.

Tailerrak eta entseguak

Aurtengo inauterietako mozorroak eta kalejira prestatzeko tailerrak antolatu dira: otsailaren 14, 16 eta 23an mozorroak egiteko tailer irekiak egingo dira (herritar orori zabalduta). Hilaren 13an eta 15ean dantzako ikasleei zuzendutako jantzi tailerra izango da.

Tailerrak Ubillos jauregian egingo dira, 17:30etik 19:00etara. Kalejirako entseguak berriz, hilaren 21ean eta 22an egingo dira, 17:30etik 18:00etara, Torreberrin (irekiak).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate