Bihar zabalduko da Arrangoleta haurreskolan izena emateko epea

DV

Arrangoleta haurreskolak bihar zabalduko du izen emate epea. Urtarrilaren 9tik 13ra bitarte, gurasoek zentroan bertan matrikulatu ahal izango dituzte haurrak eta ikasturte berria martxoan, apirilean, maiatzean edota ekainean hasteko aukera izango dute. Aurten haurreskolan izena emateko epea Arrangoletak bakarrik zabalduko du.

Haurreskolaren ordutegia goizeko 7:30etik 17:00etara bitartekoa da. Bertan, urtebete baino gutxiagoko haurrentzat gela bat dago egokituta; urtebete dutenentzat aldiz, bi. Informazio gehiago jasotzeko interesa duen orok www.haurreskolak.net webgunea kontsultatu edo 943.862292 telefonora dei dezake.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos