Diario Vasco

'Mugaminak' dokumentala aurkeztuko da gaur Aita Marin

Bertsolari gazteen saioa, pasa den ostiralean.
Bertsolari gazteen saioa, pasa den ostiralean. / BERTSO ESKOLA
  • Gabonetako ekitaldiekin jarraituz, Errege Magoentzako eskutitzak jasoko dira gaur

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Bertso astearen barruan, Amets Arzallusek 'Mugaminak' dokumentala aurkeztuko du gaur, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrera doan izango da.

Lan honek Amets Arzallus bertsolaria du protagonista, eta uztailean Hiriburutzaren Europa Transit enbaxadarekin batera Ziprera egin zuen bidaia kontatzen du; bertan, duela 50 urte baino gutxiago bizitako gatazkaren ondorioak ezagutuko ditu Arzallusek. Xuban Intxausti zinemagilea da lanaren zuzendaria.

1974. urtetik Zipreko mugak bi komunitate banatzen ditu: greziar-zipretarra eta turkiar-zipretarra. Han ere badago bat-bateko eta ahozko poesiaren tradizioa. Bidaia hori kontatzen du 'Mugaminak' lanak.

Familia asko etxerik gabe utzi eta hildako eta desagertu ugari eragin zituen gatazka horren ondorioak ezagutuko ditu Arzallusek Zipren egindako egonaldian. Bertako musikari eta poetekin harremanetan jarriko da eta haiekin herrialdearen gaur egungo egoera ezagutuko du. Era berean, Zipreko mugako gatazka Euskal Herrian duen bizimodura ekarriko du bertsolariak. Bera Euskal Herria bereizten duen mugatik oso gertu jaio zen eta hesi horrek bere bizitza markatu du. Bat-bateko kantuen bidez, gaur egungo Europako bi mugaren ondorioak ezagutuko dira. Gainera, Amets Arzallusekin solasaldia izango da.

'Bota bertsobat!' lehiaketa

Zumaiako Bertso Eskolak antolatuta, pasa den ostiralean bertsolari gazteen saioa izan zen Alondegiko Oxford aretoan, 80 bat lagunekin. Bertan 'Bota bertso bat!' lehiaketaren irabazlearen izena jakitera eman zen. Aurtengo gaia 'Erabaki' izan da eta saria berriz, bi lagunentzako afaria Marina Berri jatetxean.

Epaileen arabera, Migel Angel Aranbarriren bertsoa izan da onena lehiaketako parte hartzaile gutzien artean: «Lozorrotikan esnatu! /Aitzakirik ez paratu. Nahiz ta aspaldiko tratu/ herri hau ez da estatu./ Burujabeak nahi izatea/ ez luke behar pekatu./ Helburu hori jomuga harturik/ ontziak dira prestatu/. Zumaian ere udaberrian/ nahi ezkero Ontziratu./ Haizea kontran izango da ta /baita ekaitz zein olatu. /Bidaia egin nahi ote dugun/ ordua da ailegatu». (doinua: 'Munduko ilunabarra').

Lehiaketan parte hartu duten bertso batzuekin bilduma bat osatu da eta gaur gauean banatuko dira Aita Marin, dokumentalaren aurretik. Lehiaketarako kaxak egon diren tokietan ere lortu ahal izango da.

Erregeentzako eskutitzak

Bestetik, Gabonetako ekintzekin jarraituz, Errege Magoentzako eskutitzak jasoko dira gaur, 18:30etik aurrera Beheko plazan. Aurretik, 17:00etatik aurrera, gaztaina jana izango da plazan, Erkibe Kultur Elkartearen eskutik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate