Diario Vasco

Inda Mendiren urteko azken txangoa, hilaren 18an

Mendizaleak Inda mendik antolatutako irteeran.
Mendizaleak Inda mendik antolatutako irteeran. / INDA MENDI
  • Parte hartzeko izena emateko azken eguna 12a izango da

Abenduak 18an urteko azken irteera egingo du Inda Mendi mendi bazkunak. Bizkaia aldera izango da eta txangoaren ibilbidea honako hau izango da: Omatik irten, Ereñozar mendia igo, Santimamiñen bukatu eta bertan bazkaldu. Autobusa eta bazkariaren prezioa 40 euro izango da henduentzat eta 30 euro haurrentzat. Plazak mugatuak dira.

Parte hartu nahi dutenek ES27 3035 0037 4403 7000 7083 Laboral Kutxako kontuan egin beharko dute diru sarrera. Izena emateko azken eguna abenduaren 12a izango da, astelehena.

Informazio gehiago www.indamendimb.eus weborrian eskuratu daiteke.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate