Diario Vasco

Inazio Tolosak eta Ramon Agirrek 'Putinen guardasola' antzerkia taularatuko dute

Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreak pasa den astean Larraulen.
Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreak pasa den astean Larraulen. / NÚÑEZ
  • Euskadirako ereserki berria nola osatzen duten erakutsiko dute gaur, 22:00etan, Aita Marin

Euskararen astearen baitan Xentimorik Gabe konpainiak 'Putinen guardasola' antzezlana eskainiko du, gaur, 22:00etik aurrera, Aita Mari aretoan.

Asier Sotak zuzendutako obran Lehendakaria kezkatuta agertuko da. «Euskaldun guztiok batuko gaituen ereserkia behar dugu», aitortu du eta Ray eta Nik musikariei Euskal Ereserki Berria sortzeko eskakizuna egin die. Erronka haundi baten aurrean izango da bi artista hauentzat. Talentua eta eskarmentua nahikoa badute ere metodo berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko: Metodo Mistoa. Orain herriz herri ibiliko dira euskaldun orok ikasi eta bere egin dezan Euskal Ereserki Berria.

'Xentimorik gabe' eta 'Kokakola eta barea' bezala, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa dira Asier Sotak zuzendutako obra honen protagonistak. Sarrerak turismo bulegoan daude salgai sei euroan, lau euroan Aita Mari bazkideentzat eta Gazte Txartelarekin erosita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate