Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 26 de noviembre 2016, 00:40
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Euskararen Aholku Ba-tzordearen babesarekin, era askotako ekintzak antolatu ditu Zumaiako Udalak Euskararen Asterako, azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean: euskarazko filmak, musika, antzerkia, olerkak, etab.
Aurten, azpimarratzekoa da datorren larunbat eguerdirako, abenduaren 3rako, antolatu den ekitaldia: 'Euskarari buruzko Desioen Zuhaitza' 12:00etan Ondartxo plazan elkartuko da jendea eta, trikitilariek lagunduta, kalejiran joango dira Beheko plazara, 12:15etan, Torreberri aurrean Zumaiako elkarte eta taldeen desioak jarri eta denen artean euskarari buruzko zuhaitza osatzera. Amaieran, salda eta mokadutxo bat emango da.
Egitarauan azaltzen diren ekin-tzez gain, bada beste bat: 2017ko egutegi bana jasoko dute abenduaren 2an haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arteko ikasleek, etxera eramateko. Datorren urtean landuko den gaia Zumaiako etxeen izenak izango da.
Euskararen astea ospatzeko beste hamaika ekitaldi antolatu dira, esaterako, hilaren 29an, 19:00etan Aita Mari zineman, Jon Maiaren 'Gutik Zura' dokumentala izango da, zuzendariak berak aurkeztuta (sarrera dohainik). Abenduaren 1ean, 19:00etan Alondegian, Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketako sarien banaketa egingo da eta ondoren, Lekord taldearen 'Sokak' ikuskizuna. Abenduaren 2an, 22:00etan, Aita Mari zineman, 'Putinen guardasola' antzezlana, Inazio Tolosa tartean dela.
Abenduaren 3an, Euskarari buruzko desioen zuhaitza. Eta amaitzeko, abenduaren 4an, 16:30ean, Aita Mari zineman, euskarazko 'Ozzy' filma izango da haurrentzat.
En el pleno municipal Xabier Garmendia renunciaba como concejal municipal de EAJ-PNV. En septiembre Garmendia dejó su cargo dentro del equipo de Gobierno y las comisiones pertinentes y el jueves firmó su baja definitiva como miembro de la corporación. Ane Arregi cubrirá su puesto y trabajará con el equipo de Gobierno como nueva concejala. EAJ-PNV de Zumaia quiere mostrar su agradecimiento a Xabier Garmendia por el trabajo realizado. Asimismo, agradecen y felicitan a Arregi por su compromiso. «Estamos seguros de que ella también hará un gran trabajo», señalan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.