Diario Vasco

Jon Mantxi eta Ainara LeGardonen kontzertua, bihar Komentuan

Jon Mantxi eta Ainara LeGardon-en kontzertua izango da bihar, 19:00etatik aurrera Komentuan. Mantxi zumaiarrak (Jon Mantzisidor,1973) aurkezten duen proiektua gitarra akustikoan oinarrituriko inprobisazioan datza. Gitarra jotzearen alderdi fisikoak eta klitxeak haintzat harturik espazioarekin eta unean uneko egoerarekin jokatzen du.

Bakarkako proiektua 2010 inguruan hasi zen, orduz geroztik formatu honetako kontzertuak eman ditu besteak beste Bilboko Zarata Fest jaialdian, Espacio Tangenten (Burgos), Huarte Zentroan edo Bilboko EHU-BBK Bizkaia Aretoan, besteak beste. Musikari gisa Karidadeko Benta, Gora Japon, Billy Bao, Po, eta inprobisazioan oinarrituriko talde ezberdinetan jo du (Mattin & Quartet, Konbo Secreo, Zetangauz, eta kontzertu bakarrerako sorturiko bikote, hirukote eta taldeekin). Horrez gain Arte Ederretan Doktore da 2013tik Inprobisazio Libreari buruzko tesi batekin. Ainara LeGardonen (Bilbo, 1976) ibilbidea, destilatze-prozesu pertsonal eta artistikoaren emaitza logikoa da. Hamarkada bi bete ditu rock independentearen eszena -harrera bikaineko bost diskotan bildutako fazeta- eta soinu-esperimentazioaren alorra lantzen. Bere kantuak talde erritmiko batekin hornituz, bakarkako inprobisazioetan zein Archipiel, La Criatura edota maDam kolektiboa bezalako proposamenen bidez, soinuzko topaketa berriak sortzen saiatzen da, eta gehigarri guztiak ezabatzen dizkio musikari, bere adierazpen-gaitasunri bide emateko. Intentsitatea fintasunez graduatzeko eta isiltasuna modelatzeko aukera du, intentzioz betetzeko. Bi artistak zuzenean ikusteko aukera izango da bihar, komentuan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate