Diario Vasco

Konfiantzaren Pedagogia Mintegi saio irekiak gurasoentzat Maria eta Josen

  • Datorren ostegunerako bi bilera antolatu dira ikastetxean

Gizartean orokorrean etengabeko aldaketa baten baitan bizi gara. Aldaketa hauek Hezkun-tzan ere gertatzen dira, eta argi dago gaur egungo sistemak egungo eta etorkizuneko gizartearen beharrei edota iraganeko beharrei ez diola guztiz erantzuten.

«Gure heziketa sistemaren etengabeko eguneratze prozesu horretan, duela pare bat urte Konfian-tzaren Pedagogia izeneko pedagogia berritzailearekin egin genuen topo, eta berehala konturatu ginen heziketaz guk dugun ikuspegiarekin bat zetorrela», azaldu dute Maria eta Jose Ikastetxetik.

Besteak beste, Pedagogia honek garrantzia berezia ematen dio zain-tzaileari, irakasle zein familiak zaintzeari. Eta baldintza hau behar den bezala aurrera eramateko, Konfiantzaren Pedagogiaren barruan leku garrantzitsua hartzen dute familientzat antolatzen diren mintegiek. Ikasturte honetan hasi dira Konfiantzaren Pedagogia ikastetxean ezartzen, eta bide horretan hainbat urrats eman dituzte, hala nola, irakasleentzat prestakuntza saioak planifikatzea, espazio zein instalakuntzen berrikuntzarako proiektuak bideratzea, gurasoentzako mintegi saioak antolatzea, etab.

Bi saio ireki, ostegunean

Horrela, datorren ostegunerako, azaroak 17, bi saio ireki antolatu ditu, bata 4 eta 5 urteko haurren familientzat 15:00etatik 16:30era eta bestea 0, 1, 2 eta 3 urteko haurren familientzat 17:00etatik 18:30era. Bilerak haur psikiatrian doktorea den Rafael Cristobalek, pedagogiari oinarri zientifikoa eman dion iker-tzaileak, gidatuko ditu eta bertan gurasoekn zalantza eta kezkak argitzeko aukera izango dute.

Gaiak duen garrantzia kontuan harturik, mintegi saioa irekia da eta interesa duen edonor bertaratu daiteke. Antolakuntzarako aldez aurretik ikastetxeko telefonora (943860462) deitu beharko da (ez da beharrezkoa izena ematea, nahikoa da saiora etorriko dela adieraztea).

Azalpenak emateko gazteleraz hobeto moldatzen denez, azalpenak hizkuntza horretan izango dira, eta ondorengo solasaldian bi hizkuntzak erabili ahal izango dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate