Diario Vasco

Joxe Mari Kortaren omenezko bizikleta irteera egingo da bihar

Iaz egindako Joxe Mari Kortaren omenzeko bizikleta irteeran.
Iaz egindako Joxe Mari Kortaren omenzeko bizikleta irteeran. / XIRULA
  • Irteera goizeko 9:00etan izango da Lubaki kiroldegi aurretik eta 20 kilometroko ibilbidea egingo da

Sastrakas Mendiko Bizikleta taldeak Joxe Mari Kortaren omenezko irteera antolatu du igande honetarako. Taldea goizeko 9:00etan aterako da Lubaki kiroldegi paretik eta honako bidea egingo du: San Migelera igo eta Oikia, Ibañarrieta eta Arroa goia zeharkatu ondoren, Arroa behera iritsiko dira. Han, Kortari ohiturazko omenaldia egingo diote bere monolitoaren aurrean. 20 kilometroko ibilbidea amaitzeko, Zumaiara bueltatuko dira irteerako parte hartzaileek.

Ibilbide luzeagoa egitera animatzen direnentzat irteera 8:00etan izango da. Hauek Elorrixara igo eta gero, 9:00etan bueltatuko dira berriz ere Lubaki kiroldegira, beste taldekideekin batera antolatutako irteeran parte hartzeko.

Joxe Mari Kortaren senideek eta lagunek hartzen dute parte omenaldi honetan baina mendiko bizikletan aritu nahi duen guztiari dago irteera hau zabalik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate