Diario Vasco

Telmo Deuneko senior mailako gizonezkoak gaur hasiko dira entrenatzen

Telmo Deuneko senior mailako gizonezkoak gaur hasiko dira entrenatzen.
Telmo Deuneko senior mailako gizonezkoak gaur hasiko dira entrenatzen. / KLAUSSER
  • Patxi Francesek eta Rafa Gonzalez de Txabarrik zuzenduko dute berriro ontzia

  • Denboraldi batez lehorrean egon eta gero, emakumezkoen trainerua uretan izateko pausoak ematen ari dira arraunlari batzuk eta zuzendaritzak

Telmo Deuneko arraunlariak gaur, azaroak 2, hasiko dira entrenamenduetan. Senior gizonezkoek ekingo diote lanari. 19:00etan izango dute denboraldiko aurreneko entrenamendua.

Senior gizonezkoen taldea zuzentzen Patxi Francesek eta Rafa Gonzalez de Txabarrik jarraituko dute. Laugarren denboraldia osatuko dute. Arraunlarien artean, A ontzian aurten ibili diren zenbait arraunlarik utzi egin dute arrauna, eta berriak B ontzitik igoko dira, Zumaia bezalako harrobiko talde batean ohikoa den moduan.

Harrobiko lanak berezko segida izan dezan, oso garrantzitsua izango da B traineruak uretan jarrai- tzea datorren urtean ere, eta horretarako, jakina, arraunlariak beharko dira. Beraz, urtero bezala, deialdia irekia da, eta arraunean sekula egin ez duenari ere ateak irekita egongo dira.

Bestalde, badira aste batzuk harrobiko arraunlari gazteenak lanean dabiltzala. 12 eta 17 urte arteko arraunlari asko bildu dira aurten ere, eta oso datu ona da hori Zumaiako Arraun Elkartearentzat eta herriko arraunarentzat. «Serio demonio ari dira denboraldia presta-tzen, ilusio eta gogo handiz», diote elkartetik.

Emakumezkoen trainerua

Denboraldi batez lehorrean egon eta gero, emakumezkoen trainerua uretan izateko pauso sendoak ari dira ematen arraunlari batzuk eta zuzendaritzak. Oraingoz, dozena bat arraunlari daude, gutxi asko, eta elkarteak deialdia egiten du arraunean egin nahi duena azal dadin. Taldea osatzeko bidean pausoak ematen ari dira, eta gauzak ondo bidean direla, Zumaiak berriz ere emakumezkoen trainerua uretan izango du datorren denboraldian. Filosofia honekin ari dira lanean: «Etxeko arraunlari gazteei aukera eman nahi diegu, guri bere garaian eman zi-tzaigun bezala, eta bide horretan ari gara lanean», azaldu du arraunlari beteranoetako batek. «Epe luzera begirako egitasmoa da hau», gehitu du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate