Diario Vasco

'Mari Kixkur eta hiru hartzak' haur antzerkia Aita Marin

  • Bi saio eskainiko ditu bihar Glu Glu konpainiak, eguerdiko 12:00etan eta 16:30ean

'Mari Kixkur eta hiru hartzak' haur antzerkia taularatuko du bihar Glu Glu konpainiak. An-tzezlanaren emanaldi bikoitza egingo du: 12:00etan eta 16:30ean.

Mari Kixkur neskato bihurria eta alaia da; ilea kizkurra eta urre kolorekoa du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Horrela, gurasoei desobedituko die eta basoan galduko da. Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala. Hara non etxera itzultzen diren hiru hartzak eta hantxe aurkitzen duten neskatoa.

XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko du GluGluk. Ohikoa duen legez, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartuko dira.

«Antzezlan honekin, haurrek eta familia osoak norbanako bakoitzak intimitaterako duen eskubideaz eta elkarbizitzarekiko errespetuaz hausnarketa egingo dute», adierazi du konpainiak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate