Preferenteko Zumaiakok oso ondo hasi du denboraldia

Preferente mailako Zumaiako. /
Preferente mailako Zumaiako.

Preferente mailako Zumaiako Futbol Taldeak hasiera oso ona eman dio denboraldiari. Sei partida jokatu ostean sailkapeneko 4. postuan aurkitzen da lehenengo postutik lau puntutara. Denboraldiko lehen partida galdu egin zuen Eibarren aurka, gero bi partida berdindu zituen eta azken hiru partidak irabazi egin ditu Mikel Larburuk zuzendutako taldeak, joko onarekin gainera.

Oso talde gaztea da aurtengo Preferente mailakoa eta ilusio handiz aurkitzen da denboraldiko hasiera honekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos