Diario Vasco

'E, Petrel! Julio Villarrekin solasean' taularatuko du bihar Astrolabium Teatroak

'E, Petrel! Julio Villarrekin solasean'-en une bat.
'E, Petrel! Julio Villarrekin solasean'-en une bat. / ASTROLABIUM
  • Ikuskizuna 22:00etatik aurrera izango da Aita Mari aretoan

Bihar, ostirala, 'E, Petrel! Julio Villarrekin solasean' an-tzerkia aurkeztuko Astrolabium Teatroak, 22:00etan Aita Mari aretoan. '¡Eh, Petrel! Cauderno de un navegante solitario' liburuan oinarritutako antzezlana da, Mikel Sarriegik moldatua.

Liburuan, Julio Villarrek Mistral belaontzian egindako bidaia gogoangarria kontatzen da: 1968an Bartzelonatik abiatu eta, 38.000 itsas milia egin ostean, Donostiara iritsi zen 1972an, munduari bira eginda. Arriskuz, gorabeheraz eta zirraraz betetako bidaia bat, askatasun-sentimenduaren bultzadaz egina. Lagun baten eta musikari baten eskutik, Julio Villar abentura hartara bultzatu zuten arrazoien berri izango du ikusleak, haren nortasunean barneratuko da, eta bidaia gogoangarri hartako zenbait pasadizo biziko ditu. «Gaur egungo Julioren nondik norakoak ere agertuko dira, orain egiten duen bizimodua eta haren bidaiak», aurreratu du Astolabium teatroak.

'E, Petrel! Julio Villarrekin' obra ikusteko sarrerak 9 euroan salgai daude Turismo Bulegoan, 6 euroan bazkideentzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate