Diario Vasco

'Telmo' ontzia datorren astelehenean itsasoratuko dute

'Deun' izeneko bikia ere badu 'Telmo'-k.
'Deun' izeneko bikia ere badu 'Telmo'-k.
  • Ohi den bezala, murriztuta geratuko da nabigazioa errioan, eta segurtasun neurri bereziak ezarriko dira, ontzian zein lehorrean

Astilleros Balenciaga Urola Shipping armadorearentzat eraikitzen ari den 'Telmo' merkantzia-ontzia datorren astelehenean, urriak 17, itsasoratuko dute, lehen nabigazio-probak egiteko.

Limassolen (Zipre) abanderatuta dagoen ontziak ia 100 metroko luzera du, eta 15,60 metroko erruna, eta itsasoratzeko Praktikoa eta bi atoiontzi beharko ditu. Ostegun honetantxe, ontziolako langileek defentsak jarriko dituzte Zumaiako espigoiko azken zatiko ezker aldean, beharrezkoak baitira horren ontzi handia itsasora irten ahal izateko.

Honelakoetan gertatu ohi denez, neurri bereziak hartuko ditu Portuko Agintaritzak urriaren 17rako. Murruzko egingo da nabigazioa errioan eta portuko sarreran, eta berariazko segurtasun neurriak ezarriko dira ontzian bertan zein lehorrean. Une honetan, honezkero uretan dagoen 'Telmo' ez ezin haren bikia den 'Deun' ontzia ikus daiteke ontziolaren lan-eremuan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate