Diario Vasco
Bertso eskolaren ekitaldia.
Bertso eskolaren ekitaldia. / S. U.

Bertso eskolak hasi dira Foronda kultur etxean

Zumaiako Bertso Eskolaren eskutik, astean behin bertsoaz gozatzeko aukera izango dute horretarako gogoa duten umeek.

Astelehenean izango dira txikien eskolak, 17:15etik 18:15era, Foronda kultur etxean, eta irakasle Maialen Velarde ibiliko da. LH4tik aurrerako neska-mutilek izango dute parte hartzeko aukera, eta idatzizkoa landuko dute gehienbat. Beste talde bat asteazkenetan elkartuko da, bat-bateko bertsogintza lantzeko.

Izen emateak

Interesa izanez gero, astelehen arratsaldean azaldu Forondara edo idatzi mezu bat zumaiakobe@gmail.com helbidera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate