Diario Vasco

Zumaiakoko bi taldek astebukaera honetan hasiko dute denboraldia

Zumaiako futbol taldeko Preferente mutilak.
Zumaiako futbol taldeko Preferente mutilak. / ZUMAIAKO FT

Zumaiako Futbol Taldeak astebukaera honetan emango dio hasiera denboraldi berriari. Prefente mutilak Eibarren jokatuko du, igandean, 15:30ean, eta Ohorezko mailako jubenilak larunbatean, 16:00etan Aita Marin, Bergarako taldearen aurka.Bestetik, Zumaiakok jakinarazten du futbol eskolan parte hartzeko izena emateko epea hilaren 8an bukatu zela, gurasoekin pasa den astean bilerak egin zirela eta talde guztien entrenamentuak hasiak direla. Beraz, ez dira jasoko epez kanpo, inskripzio gehiago. Aurten 160 haurrek eman dute izena futbol eskolan eta 22 entrenatzaile arituko dira heziketa lanetan.