Diario Vasco
Ikasturte honetan ere Uxue Alberdik, idazle eta bertsolaria, gidatuko du 'Irakurri Matte' taldea
Ikasturte honetan ere Uxue Alberdik, idazle eta bertsolaria, gidatuko du 'Irakurri Matte' taldea

'Irakurle Matte' taldeak ikasturte berriari hasiera emango dio gaur

  • Lehenengo saioan komentatu eta landuko duten obra Ramon Saizarbitoriaren 'Lili eta biok' eleberria izango da

'Irakurri matte' Zumaiako irakurle taldeak ikasturte berriari hasiera emango dio gaur arratsaldean. Lehenengo saioan komentatu eta landuko duten obra Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok eleberria izango da. Beti bezala, Alondegian bilduko da taldea, 18:00etan, irakurketak bakoitzari zer ekarri eta iradoki dion elkarbanatzeko.

Uxue Alberdi idazle eta literaturazaleak gidatzen duen irakurle taldeak bosgarren ikasturtea egingo du Zumaian, eta dagoeneko egitaraua osatu dute, taldearekin adostuz gero aldaketa txikiren bat egon litekeen arren. Ikasturte honetan hamar obra landuko ditu taldeak, 'Zu' obra Anjel Lertxundirekin batera, 'Barkamena, kondena, tortura, 'X hil da', eta 'Hauts haietatik', besteak beste.

Talde irekia

'Irakurri Matte' irakurle taldea erabat irekia da eta nahi duenak har lezake parte antoaltzen dituen saioetan. «Ikasturte hasiera une egokia da ohitura berriei ekiteko eta horietako bat zergatik ez, euskaraz irakurtzen hastea izan liteke», diote.

Edozein kasutan nahi duenak ateak irekita ditu, parte hartzea doakoa da eta izena emateko taldera azaltzea nahikoa da. Taldearen berri gehiago jakiteko, 'Irakurri Matte' taldearen blogean sar zaitezke (http://blogak.baleike.eus/irakurrimatte/).