Diario Vasco

Jai Alai World Tourreko txapela Gotzon Enbilentzat Balda pilotalekuan

Gotzon Enbil eta Mikel Egiguren osatutako bikotea, garaile.
Gotzon Enbil eta Mikel Egiguren osatutako bikotea, garaile. / LÓPEZ
  • Goikoetxea eta Erkiagaren aurka neurtu zen Mikel Egigurenekin batera finalean

Larunbat arratsaldean Jai Alai World Tour Txapelketako finala jokatu zen. Gotzon Enbil eta Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarrek elkarren aurka jokatu zuten Donostiako Carmelo Baldan. Enbilek Mikel Egigurenekin osatu zuen bikotea eta Goikoetxeak Ibai Erkiagarekin.

Lehen jokoa Goikoetxea eta Erkiagak irabazi zuten 15-11 emai-tzarekin. Bigarren jokoa Enbil eta Egiguren bikotearentzat izan zen, 11-15 emaitzarekin. Desberdinketa jokoan Enbil eta Egiguren osatutako bikoteak hartu zuen aurrea bostgarren tantora iritsi arte (0-1,1-1, 1-4,2-4 eta 2-5). Beraz, aurtengo Jai Alai Tourreko txapelak Enbil eta Egigurenenentzar izan dira.

Banakako zirkuitua

Binakako zirkuitua amaituta, orain Jai Alai Tourreko Banakako txapelketaren unea da. Binakakoan azpitxapeldun izan eta gero, Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak oraindik ere baditu aukerak txapela janzteko. Ostegunean, hilak 15, finalaurreko partidak jokatuko dira eta larunbatean finala. Goikoetxea, Egiguren, Olharan eta Hormaetxea izango dira Banakako lehiaketan.

Osteguneko finalaurrekoak arrastaldeko 19:15etan hasiko da Bilboko Bizkaia frontoian. Puntista zumaiarrak Hormaetxearen aurka jokatuko du bigarrengo txandan hurrengoan.