Borrar
Telmo Deuneko lehen taldea Patxi Frances entrenatzailearekin.
Patxi Francesek Zumaian jarraituko du

Patxi Francesek Zumaian jarraituko du

Rafa Gonzalez de Txabarri prestatzaile fisikoa ere Telmo Deunen izango da datorren denboraldian

DV

Viernes, 9 de septiembre 2016, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zumaiako Arraun Elkarteak eta Patxi Francesek elkarren ondoan jarraituko dute beste denboraldi batez, gutxienez. Datorren sasoian ere, entrenatzaile donostiarra izango da Telmo Deuneko arraunlarien arduradun teknikoa. Rafa Gonzalez de Txabarri presta-tzaile fisikoak ere jarraitu egingo du hurrengo denborandian.

Laugarren denboraldia beteko dute Zumaiko klubean. 2014an, KAE1 ligan bigarren geratu zen Zumaia, lau bandera irabazi eta gero. San Miguel ligara igotzeko kanporaketa jokatu zuten arraunlariek Francesen lehen denboraldian, eta ez zuten igoera lortu.

2015ean ere bigarren izan zen Telmo Deun KAE 1 ligan, eta beste lau bandera irabazi zituen. Igo-tzeko kanporaketan ere nagusi izan zen, bi jardunalditan onena izanda, eta San Miguel ligara igo zen Zumaia.

Aurten, liga nagusian, azkena izan da, baina oso lan ona eta duina eginda. Hondarribiko estropadan, bere txandan nagusitzea ere lortu zuen Zumaiak.

Arraun Elkarteak oso balorazio ona egin du Frances eta Gonzalez de Txabarri egiten ari diren lanaz, eta biek jarraitzea oso albiste ona da Zumaiako arraunarentzat.

Frances eta Gonzalez de Txabarri ere oso pozik daude jarraitu egin behar dutelako. Zumaian, oso gustura ari dira lanean, eta bi gauza nabarmendu dituzte: arraunlarien konpromisoa, eta zuzendaritzak ematen dien babesa lanean lasai jarraitzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios