Diario Vasco

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolan matrikulatzeko epea bihar amaituko da

Bihar, hilak 7, musika eta dantza eskolako ikasgaietan matrikulatzeko epea amaituko da, Ubillos jauregiko bulegoan 17:30etik 19:30era apuntatzeko aukera egongo da. Matrikulak mugatuak dira.

2016/17 ikasturtean berrikuntza gisa, 3 urtetik aurrerako umeei musika tailerra eskainiko zaie. Hauek, astean bi saio izango dituzte, bakoitza 30 minutukoa.

Txori Txiki eskolaren helburu nagusia «edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea da, eta aldi berean lanbide-heziketarako prestaketa interesa edo bokazioa duten pertsonei». Horregatik, musika eta dantza jardueretan aukera zabalak eskaintzen dira, joera desberdinak landuz, bai bakarkako lanetan baita taldean ere.

Zumaiako gizarte eta kultur bizi-tza aberasteko eta dinamizatzeko asmoarekin hainbat jarduera antolatzen ditu eskolak urtean zehar. Beraz, dantza eta musika tresna desberdinen ikastaroaz gain, ekintzaz beteriko ikasturtea izaten da: Xexili astea, inauteriak, San Telmoak, elkartrukeak, topaketak, entzunaldi, kontzertuak edota dantzari txikiak.

2016-17 ikasturteko dantza eta musika tresna desberdinen klaseak eta ikastaro trinkoak irailaren 12an hasiko dira. Informazio gehiago: 943.861183 edo mueszu@hotmail.com.