Borrar

Dena hankaz gora jartzeko prest dago Telmo Deun

PPLL

Sábado, 27 de agosto 2016, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat eta igande honetan erabakiko da zein talde jaitsiko den San Miguel ligatik, eta zeinek jokatuko duen igoera-jaitsierako kanporaketa. Zoritxarrez, borroka horretan da Telmo Deun, eta gainera, azkena da oraingoz. Sei puntura dauka Portugalete eta bien artean banatuko dituzte azkeneko bi lekuak.

Portugaleteko zuloan jokatuko dituzte bi estropadak: gaur 18:00etan eta bihar 12:00etan Ibaian. Zumaiako arraunlariek ezinbestean behar dituzte kale onak bi egunetan, bestela oso zaila izango delako Portugalete harrapatzea. «Polita litzateke zaleak Portugaletera joatea gure arraunlariak animatzera», animatzen dute elkartetik.

KAE 2 ligako azkeneko estropada jokatuko dute ligako talde guztiek gaur Colindresen (18:45), erlojuaren aurka. Ez da puntuagarria izango, estropada berean KAE 1 ligara igotzeko kanporaketa ere jokatuko dutelako.

Hauteskunde prozesua

Telmo Deun AE hauteskunde prozesuan dago, hala erabaki zuelako otsailaren 19ko Batzar Nagusian. Bi urtez behin egiten dira hauteskundeak zuzendaritza aukeratzeko, eta hautagaien zerrendak aurkezteko epea irailaren 16ra bitartean zabalik egongo da. Itxiak izango dira, bost hautagaien eta ordezko bi bazkideen izenekin aurkeztuko dira, zerrendako kideen sinadurarekin. Zerrendako burua presidente hautagaia izango da. Zerrendak klubaren egoitzan aurkeztu behar dira. Bakarra aurkezten bada, inolako bozketarik egin gabe onartuko da eta bat baino gehiago baldin badago, irailaren 30eko Ba-tzar Berezian egingo da bozketa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios