Borrar

Zumaiako klarinete joleren kontzertua Madrilen

PPLL

Domingo, 1 de mayo 2016, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren maiatzaren 7an Donostiako Francisco Escudero eta Madrilgo Arturo Soria kontserbatorio profesionalen musika bandek elkarrekin eskainiko duten kontzertuan, hiru zumaiarrek parte hartuko dute. Hirurak klarinete joleak dira, Zumaiako Musika Eskolako bi ikasle, Malen Trenado eta Andone Martiarena, eta Peru Tolosa ikasle ohia. Donostiako kontserbatorioaren gonbidapena jaso zuten bertako musika bandarekin aritzeko.

Jon Lizaso, kontserbatorioko zuzendariordearen hitzetan, «bidaia egiteko apuntatu direnen artean, klarinetista gutxi gelditu zaizkigunez, azterketak eta ikasturte amaiera direla medio, errepertorioa aurrera eramateko, zabaldu dugu gonbidapen hau musika eskoletako klarinete ikasleen artean».

Eta aipatzekoa da, arituko diren klarinete joleak, bai kontserbatorioko ikasleak eta kontzertu berezi honetarako gonbidatu dituztenak, Klarinete Maratoiko laukote lehiketako irabazleak direla. Hitzordua, maiatzaren 7an, 12:00etan Madrilgo Jardin Botánico delakon.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios