Zulotik irteteko balio izan dion garaipena eskuratu zuen Zestoak Antzuolaren aurrean

Zestoako jokalariak lan ona egiten ari dira orokorrean. /  K.A.
Zestoako jokalariak lan ona egiten ari dira orokorrean. / K.A.

K.ARRIZABALAGA ZESTOA.

Azkenaldian joko ona eta lana ari zen erakusten Zestoako talde nagusia, batzuetan zortea alde izan ez arren, eta azkenean, larunbatean lortu zuen garaipenari esker beheko postuetatik irtetea lortu du.

Irabazi beharreko partida zen, arerioa ere hor behean kokaturik bai-tzegoen, eta bai lortu ere, 4 eta 2 Antzuolari irabaziz.

Orain, pentsa nola diren gauzak, hurrengo arerioa, Soraluze, zazpigarren sailkatua, soilik hiru puntutara du.

Jubenilak ere garaipen latza lortu zuten atzokoan, Ikasberri B taldeari etxetik kanpo 0 eta 8 irabaziz, eta lidergoa mantenduz. Kadete mutilek zein neskek eta infantil neskek berdinketa eskuratu zuten, hirurak ere etxean jokatuz, mutilek 0 eta 0, emakumeek 2 eta 2 eta infantil neskak 1 eta 1eko emaitzarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos