Zuhaiztieta (La Arboleda) ezagutzeko mendi irteera antolatu da iganderako

Zuhaiztieta. Enkarterrietako txoko ederra bisitatuko da. /  AMAXKAR
Zuhaiztieta. Enkarterrietako txoko ederra bisitatuko da. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Datorren igandean, urriak 22, mendi irteera berri bat antolatu da Getarian. Oraingoan Bizkaiko lurrak ezagutzera joango dira, Enkarterrietara. Zehazki, Zuhaiztieta (La Arboleda) eta inguruak ikusi ahal izango dituzte animatzen diren mendizaleak.

Irteera goizeko 7:00etan emango diote ibilbidea burutzeko asmoa dutenek. 18 kilometro inguruko mendi zeharkaldia burutu beharko da, gutxi gorabehera lau ordu eta erdiko ibilbidea eginaz. Bertan parte hartu nahi dutenek izena osteguna baino lehenago eman behar dute turismo bulegoan. Telefonoa 943 140 957.

Pintura Eguna

Guraso Elkarteak antolatuta datorren igandean beste ekintza bat izango da herrian: Pintura Eguna. Plazan margotzeko aukera izango da 11:00ak eta 13:00ak bitartean.

Fotos

Vídeos