Zorionak gaztetxeari

::MIKEL. «Oker ez banago, aurten 12. urteurrena betetzen du Putzuzulo gaztetxeak. Lehenik eta behin zorionak, noski. Denbora azkar pasatzen da eta bereziki ni bezala urteak gora doazenean baina oraindik gogoan ditut bere garaian sortu ziren eztabaidak, Lizundia zaharra bereganatu zuten gazte haiek ekarritako zalantzak. Batzuk aldekoak ziren eta besteak aurkakoak, gauza gehienetan gertatzen den bezala. Baina denbora pasa-tzen denean ikusten da benetan erabakiak zuzenak edo okerrak diren eta kasu honetan nire ikuspuntutik gauzak ondo egin ziren. Gazteek behar zuten txoko bat eta urte guzti hauetan bere gauzak egin dituzte, ondo antolatuta eta partaide- tza handiarekin. Garbi dago denen gustokoa ez dela izango baina hor daukagu zaharren egoitza eta bertara ez dira herriko edadetu guztiak joaten, ni neu ez behintzat eta ez naiz bakarra. Aukera edukitzea da garrantzitsuena eta hor dago Putzuzulo. Tamalez kezka bakarra geratzen zait. Etxeak egiten hasten direnean zer gertatuko den. Agian neuk ez dut ikusterik izango ordurako baina aurrez pentsatzen hastea komeniko litzake bestela berriro gazteak erabiltzen ez den eraikuntza bat okupatu beharko dute».

Fotos

Vídeos