'Zootroppolis' filma gauean hondartzan

DV ORIO.

Gaur, asteartea, uztailak 25, zine-emanaldia izango da hondartzan, gaueko 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. 'Zootropolis' filma proiektatuko da, gaztelaniaz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta gaurkoa bigarrena izango da, sarrera doakoa izango delarik. 'Zootropolis' Disney faktoriako pelikula bat da. Marrazki bizidun koloretsutan erakusten du Zootropolis izena duen hiri baten bizimodua: bertan animaliak bizi dira, klima desberdinak dituzten auzotan banatuta. Bertako polizia-etxera Judy Hopps izeneko untxi pertxenta iristen da eta bere lekua egin beharko du animalia handiez betetako erakunde batean. Horretarako, Nick Wilde izeneko azeri berritsu eta iruzurti baten laguntza izango du.

'Zootropolis'ek animazioko film onenaren Oskarra irabazi zuen joan den urtean. Ea eguraldiak lagun-tzen duen.

Fotos

Vídeos