Ziklomotorren IATa pasatzeko aukera maiatzean 3 egunetan

Herriko ziklomotorrek IATa Getarian pasa ahal izango dute. /  AMAXKAR
Herriko ziklomotorrek IATa Getarian pasa ahal izango dute. / AMAXKAR

GETARIA.

Ziklomotorren Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) pasatzeko aukera izango da datorren maiatzean zehar Getarian. Herriko frontoian egingo da eta hiru egunetan, maiatzak 9, 10 eta 14an. Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da: ziklomotorearen ezaugarrien ziurtagiria (benetakoa edo jatorrizkoa, kopiarik ez), gida baimena, derrigorrezko asegurua eta titularraren NAN zenbakia. Ibilgailuen Azterketa Teknikoa Getarian pasatzeko aurrez txanda hartu behar dute interesatuek eta horretarako telefono honetara deitu beharko dute: 943 896146. Azterketaren prezioa 27,52 eurokoa da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos